GBBLAPren izapidetzean zehar Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak parte-hartze publikoko plan bat abian jarri zuen jasotako emaitzak lurralde planaren azken agirian integratzeko asmoz.
Era horretan, prozesu horren bidez proposamenak aberastea, gardentasuna bultzatzea eta jokaleku komun bat eskaini nahi izan zitzaien herritarrei, gizarte erakundeei eta bizikleta bidezko eta motorrik gabeko mugikortasunaren ardura duten erakundeei.Hauek dira Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren, izapidetzea eta parte hartze publikoaren faseak.
Faseak | Non eta zer | Noiz |
---|---|---|
Aurrerakina | ||
Kontsulta | Administrazio Publikoak | burutua |
Informazio Publikoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoen eta web orriaren bidez egindako proposamenak | burutua |
Parte-hartze Publikoa | Saio parte-hartzaileak Gipuzkoako toki askotan: | burutua |
Hasierako onarpena | ||
Kontsulta | Administrazio Publikoak eta pertsona interesatuak | burutua |
Informazio Publikoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoen eta web orriaren bidez egindako proposamenak | burutua |
Parte-hartze Publikoa | Eskualdeko saio parte-hartzaileak | burutua |
Behin behineko onarpena | ||
Kontsulta eta Informazio Publikoa | Administrazio Publikoak eta pertsona interesatuak | burutua |
Kontsulta eta Informazio Publikoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoen eta web orriaren bidez egindako proposamenak | burutua |
Behin betiko onarpena | ||
Informazio Publikoa | Informatzeko eguna Gipuzkoako Foru Aldundian | 2011 |